Elkarbzizitza Urteko Plana proiektua dela eta aurten Departamentuak bi prestakuntza saio antotulatu ditu: lehenengoa Manuel Segura eta Juani Mesarekin, eta bigarrena Mireia Urangarekin. Hona hemen aditu hauei buruz interneten batu ditugun hainbat baliabide.

Dakizuenez,saioak ideoz grabatu ziren. Lortzen ditugunean hementxe ere eskegiko ditugu.




MANUEL SEGURA eta JUANI MESA


Hauen webguneetan beraien biografia eta bibliografia topatuko duzue:

“Enseñar a convivir no es tan difícil. Competencia social y Convivencia” izeneko Jardunaldian Segurak berak sortutako Gizarte Konpetentziarako Programa aurkeztu zuen (marko teorikoa) eta Juani Mesak programaren aplikazioaz aritu zen. Programa hau testuingure desberdinetan frogatua izan da eta gaur egun zentro askotan gauzatzen ari da. Oso saio interesgarri eta baliogarria izan zen; gure ustez, pista asko eman zuten datorren urterako planteatu behar duzuen lan plana osatzeko.
Cuadernos de Pedagogia Aldizkariaren Artikulu honetan Gizarte Konpetentziarako programaren azalpena irakur daiteke eta Juaniren web-ean programa honekin lotutako argitalpen guztiak.
"Enseñar a convivir no es tan difícil" Manuel Seguraren Programaren Gida teoriko-praktikoa azaltzeko Roberto Estellések egindako power point honetan prestakuntza saioan azaldutakoa ikus dezakezue.

Horrez gain, saioan emandako materialean agertzen ziren bideoetarako loturak hemen uzten dizkizuegu errez eskuratzeko:

Bere proposamenaren sarrera (Modelo de competencia social de Manuel Segura)


Cómo han venido las oleadas educativas.


Las cuatro oleadas educativas.


La asertividad, eficacia y justicia


Factores cognitivos en la resolución de conflictos


La atención a las relaciones en primaria.



Modelo de competencia social. El crecimiento moral