Orain arte, wikia irakurle moduan erabili duzue. Hemendik aurrera, zuek ere erabiltzaile eta editorea izatea nahi izango genuke. Hain zuzen ere, hauxe da wikiaren berezitasuna:

“Wikia (hawaiierazko wiki wiki hitzetik, “azkar-azkar”) webgune mota bat da; bertan erabiltzaileek orrialdeak sortu, aldatu, ezabatu eta eraldatu ditzakete.(… )Era horretan, elkarlanean erraz sor daitezke entziklopedia, gai bati buruzko garapena, produktu baten jarraipena, etab.” Wikipedian

Lehenengo pausua da erabiltzaile bihurtu. Horretarako, bidali dizuegu gonbidapen bat. Zer egin behar duzue? Klikatu hemen (wikian partaide izateko jarraibideak) laguntza behar baduzue.

Hemendik aurrera, wikian parte har dezakzue (idatzi, artxiboak igo, orriak sortu...) baina horretarako zuek trebatu behar duzue. Alde batetik, oinarrizko prestakuntza egingo dugu Berritzegunean, eta, beste aldetik, hemen eskegiko ditugu jarraibideak. Momentuz, uzten dizuegu oinarrizko tutorial hau:

Wiki batean idaztea, estekak txertatzea eta irudiak zein artxiboak igotzea







Saiakerak egiteko sartu hemen

Animatzen bazarete, hurrengo baten wikiaren erabileran sakontzen jarraituko dugu.

Zalantzan gunean ere lagungarria den beste erreferentzia bat daukazue.